XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): haietako gizon bat nire besoa estutzen ari zen eta agintzen ziotenean hori egin behar.

Halako batetan ordea, lasai egoteko esan zidan eta itxurak bakarrik egin zituen.

Scarlettek zioena egia zen.

Min egiten ziola ikusi zuenean ez zuen gehiago estutu eta haren mugimenduak komedia hutsa izan ziren.

Inork ez zuen ezer esaten, baina Scarlettek kontatuaz pentsatzen ari ziren denak.

Honek alde batera eta bestera begiratzen zuen.

Gero beste xehetasun batzu kontatu zituen eta garbi utzi zuen Robinen jarraitzaile bat baino gehiago zegoela eta lurralde zabal haietako jendearen helburua Robinena zela.

Hunkigarriena ordea beste gauza bat izan zen.

Scarlettek esan zienez, ziegan herio zigorrera kondenaturik zegoenean, burdin sareaz bestaldetik ahots bat entzun zuen.

Hara hurbildu zenean, ura eta jana eman zioten.

- Har ezazu esan zion -. Urik ez emateko agindu digute, baina jaki hauek eta pitxer hau dakarzkizugu. Honez gero, egarriz egongo zara.

Presoak nork hitz egiten zion jakin nahi izan zuen, baina ez zuen ikusi.

Dena ilunpetan zegoen eta gainera bisitariak aurpegia eskuaz ezkutatzen zuen.